XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beebe 923 m-raino heldu zen eta gero itsas gainera jasoa zuten.

Bigarren Mundu Gerra bukatuz gero, Otis Bartonek (Beebe-ren lankideak, hain zuzen) presio handiagoak jasateko gai zen esfera berria asmatu zuen, sakonera handiagoetara sartzeko gauza izango zena.

Barton bera bakarrik, lagunik gabe, Kaliforniako kostaldeko uretan murgildu zen 1949.eko abuztuan.

Jaitsiera hura dramatikoa izan zen.

1250 m-ko sakoneran zegoenean, batiskafoko argia hondatu egin zitzaion, dena itzalita geratu zelarik

Baina Barton-ek jaisten segitzeko erabakia hartu zuen.

Bakarrik, ilunpetan eta oso larri, ezer ikusten ez zela, 120 m gehiago jaistea lortu zuen.

Azkenean, jota zegoela eta hotzak eraginda, gora jasotzeko agindua eman zuen, azkenean eguzki-izpiak berriz ere ikusi zituelarik.

Murgilketa dramatiko haren bitartez, itsas sakonerako marka (1370 m.) eskuratu zuen Bartonek.

Bartonen murgilketak ez zion ekarpen handirik egin zoologiari, Barton naturalista ez zelako.

Dena den, Bartonek 600-700 m bitarteko sakoneran bizidun ugari zegoela egiaztatu zuen.

Bartoni gertatutako larrialdi guzti haiek batiskafoak diseinatzen zituztenei zer pentsatua eman zien.

Eta arriskutsu samarrak zirela kontutan hartuz, ezkutatu egin ziren betirako.

URPEKUNTZIEN AROA

Bigarren Mundu Gerran urpekuntziak ugaldu eta garatu ziren.